NOR GARA ?

XIX. mendearen bukaerarako Zumaian Musika Banda izan bazela adierazten duten dokumentuak badira, Musika Bandak herrian daukan tradizio luzearen erakusgarri.

Musika bandek tradizionalki izan duten papera ederki bete du Zumaiako Udal Musika Bandak bere historian zehar.
2000.urtetik aurrera, berriz, ZUMBek musika banda gisa daukan funtzio soziala garai berrietara egokitzen dihardu. Bi oinarrirekin: musika zabaltzea eta musikaren hezkuntza egokitzea. Egitasmo berriaren emaitzen artean aipa litezke: Klarinete Maratoia (2009an VIII edizioa), Kontzertu Didaktikoak, ZUMB Metal Egitasmoa, CDen grabaketa ("Gora Zumaia"/"Aro berriak lagun artean") edo Miquel Rodrigoren zuzendaritzapean sortutako MakroBanda XXII. Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdiaren barruan. Gabonetako Elkartasun Kontzertuak ere aipatu behar dira. Munduan zehar lankidetza proiektuak bideratzen ari diren zumaiarren lanaren berri ematen da bertan.