2011-11-11

Mahai-Ingurua (X. Klarinete Maratoia)





X. Klarinete Maratoia
Zumaian, 2011ko azaroaren 16tik 19ra.








“¿Qué estamos haciendo mal para que el puente entre las escuelas de música y los conservatorios esté tan poco transitado?”
Alondegian, 2011ko azaroaren 16an, 10:00-11:30.












(más abajo en castellano)




Mahai-inguruaren helburua izenburuko galderari erantzunak ematea da, eta batez ere, aurrera begira konponbideak bilatzea musika eskolen eta kontserbatorioen arteko loturak errazteko eta finkatzeko.
Bi atal edo gai nagusi izango ditu mahai-inguruak: lehendabizi, halako diagnostiko baten bila abiatuko gara, ikusteko zein den auziaren egoera. Galdera hauek lagungarri izango dira: zer dela eta musika eskoletako ikasleak ez dira kontserbatorioetara joaten? Eskoletan ez da nahikoa informazio banatzen? Kontserbatorioek ez dute asmatzen ikasleak erakartzen? Herrien eta kontserbatorioen arteko distantzia geografikoa handiegia da? Nongo ikasleak joaten dira kontserbatorioetara? Badira musika eskola batzuk bereziki emankorrak? Ala kontserbatorioak berak daukan oinarrizko mailako ikasleak dira batez ere? Bateragarriak dira, adibidez DBH edo batxilergoa ikastea eta kontserbatorioan musika ikastea? Ordutegi aldetik bateragarriak dira? Ikasketa kargaren ikuspegitik, bateragarriak dira? Zein da musika eskoletatik kontserbatorioetara doazen ikasleen maila? Auzi honetan guztian, ba al dauka zer esanik hezkuntza orokorrak? Zein da bere ekarpena? Edo egoera honetan zein da bere ardura? Ezertan lagunduko al luke musika ikasketak modu koordinatuan antolatzeak musika eskola, kontserbatorio eta ikastetxeen artean?
Mahai-inguruaren bigarren atala arazoei konponbideak bilatzeko erabiliko dugu. Lehen atalean identifikatutako arazoak nola konpondu edo bideratu eztabaidatzeko unea izango da.

Partaideen artean izango dira, batzuk aipatzearren:
- Erdi Mailako Kontserbatorioetako klarinete irakasleak: Luis San Sebastian (Donostia) eta Puy Asurmendi (Gasteiz).
- Musika Eskoletako zuzendari eta klarinete irakasleak: Mikel Emezabal (Andoain) Jasone Etxebeste (Tolosa), Jesus Castillejo (Legazpi), Marixi Sesma (Zumaia).
- Zumaiako Maria eta Jose eta Herri Eskolako DBH eta batxilergoko irakasle eta ikasleak.

Mahai-ingurua gaztelaniaz egingo da.


El objetivo de la mesa redonda es tratar de responder a la pregunta formulada en el título mismo. Pero sobre todo, queremos poner encima de la mesa soluciones que faciliten las relaciones entre los conservatorios y las escuelas de música a fin de construir un modelo educativo musical coherente y eficaz.
La mesa redonda se dividirá en dos grandes temas: primero, trataremos de hacer un diagnóstico lo más preciso posible. Cuestiones como las siguientes nos podrían ayudar: ¿Por qué no van los alumnos de las escuelas al conservatorio? ¿Hay falta de información sobre el conservatorio en las escuelas? ¿Por qué acceden antes los alumnos de elemental del propio centro que los de fuera? ¿Por la distancia geográfica? ¿De dónde se nutren los conservatorios? ¿De los alumnos de las Escuelas de Música de la Provincia? ¿De algunas Escuelas en concreto? ¿Del propio grado elemental que tiene el conservatorio? ¿Hay incompatibilidad con los estudios de enseñanza obligatoria? ¿Los horarios ofertados comulgan con la disponibilidad y la movilidad de la gente de la provincia? ¿Los alumnos que acceden de la provincia, lo hacen con un nivel suficiente?

La segunda parte de la mesa redonda estará dedicada a las soluciones y vías de mejora de la situación planteada en la primera parte.
Algunos de los participantes de la mesa redonda serán:
- Profesorado de Conservatorio de Grado Medio: Luis San Sebastian (Donostia) eta Puy Asurmendi (Gasteiz).
- Directores y profesorado de clarinete de escuelas de música: Mikel Emezabal (Andoain) Jasone Etxebeste (Tolosa), Jesus Castillejo (Legazpi), Marixi Sesma (Zumaia).
- Profesorado y alumnado de ESO y de bachiller de las escuelas de Zumaia Maria eta Jose Ikastetxea y Herri Eskola.

La mesa redonda se desarrollará en castellano.

2011-10-20

X. Klarinete Maratoia






X. KLARINETE MARATOIA
Zumaia
2011-XI-16/19

Ubillos Jauregian Klarineteko Bakarkako eta Taldekako eskoletaz gain (Carlos Casadó,OCNE):

Asteazkena,16:
· 10´00etan MAHAI-INGURUA (Alondegian)
· 19.00etan Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen KONTZERTUA* (Komentuan)

Osteguna,17:
· 10.30etan Cos-Art Metodoa (Ubillos)
· 20.30ean KAFE MUSIKALA* (Alondegian)

Ostirala,18:
· 20´00etan Ganbara Musika KONTZERTUA*; “Franz Schubert & Jean Françaix-en Zortzikoteak” -Klarinetea,tronpa,Fagota,2 bibolin, biola, txeloa & kontrabaxua- (Alondegian)

Larunbata,19:
Goiz guztian zehar, eskoletaz gain, BUFFET-GRAMPON, SELMER eta VANDOREN etxeen instrumentu eta osagarrien erakusketa (Ubillos)
· 12´00etan MUSIDOKU lehiaketa
· 12´30ean Cos-Art Metodoa
· 15´00ean Lutheria
· 18´00etan Ikasleen eta ZUMBen AMAIERA KONTZERTUA*. Bakarlari gonbidatua Vicente López –Real Filharmonía de Santiago Orkestra-. (Maria eta Jose Iastetxeko Areto Nagusian)

(*Ikusi esku-egitarauak)

2011-09-15





(más abajo en castellano)

Kaixo guztioi!
Honen bidez Zumaian joan diren 9 urteetan antolatzen dugun ekimen orijinal baten berri eman nahi dizuegu: Klarinete Maratoia.
Ikasturte honetakoa Klarinete Maratoiaren hamargarren edizioa izango da, azaroaren 16tik 19ra. Klarinetearen inguruan –edo klarinetea aitzakiatzat hartuta- antolatutako hezkuntza-egitasmoa da Maratoia: klarinete eskolak, bestelako ikastaroak eta musika emanaldiak uztartzen ditu eta jatorri zein maila ezberdineko musikarien bilgunea da.

Laster triptikoak prest izango ditugu informazio zehatzarekin baina hona hemen X. Klarinete Maratoiaren aurrerapentxo bat:

· Bakarkako eta taldekako klarinete eskolak (Carlos Casadó, OCNE).
· Mahai ingurua, debate irekiko formatuan, kontserbatorioko eta musika eskoletako irakasleentzat. Gaia: ¿Qué estamos haciendo mal para que el puente entre las escuelas de música y los conservatorios esté tan poco transitado?
· Musidoku lehiaketa.
· Kontzertua: F.Schubert eta Jean Françaix-en "Octetoak" (klarinetea, fagota, tronpa eta soka boskotea).
· Cos-Art metodoa (Elena Gorrotxategi).
· Instrumentuen eta osagarrien erakusketa Buffet etxearen eskutik,Paris (Erwan Nedelec).
· Lutheria, instrumentuen konponketen hitzaldi praktikoa (Alipio Guinaldo)
· Zumaiako Musika Bandarekin Kafe Musikala eta Kontzertua.
Laster Zumaian elkar ikusiko dugulakoan, har ezazue agur bero bat Zumaiako Udal Musika Bandaren izenean.
------

Saludos a tod@s!

Queremos dar a conocer una original iniciativa que va a cumplir 10 años: Klarinete Maratoia.
Este curso será la décima edición de la Klarinete Mataroia, del 16 al 19 de noviembre, un proyecto educativo en torno al clarinete en el que se combinan enseñanza de calidad, diversos cursillos y conciertos. Una (muy buena) excusa –el clarinete- para hacer música donde se mezcla gente de muy diversa índole (estudiantes, amateurs, profesionales, niños, adultos, etc.). En breve estarán los folletos informativos, pero os adelantamos algunas de las actividades que se realizarán:

·Clases de clarinete individuales y colectivas (Carlos Casadó, OCNE)
·Mesa redonda en formato de debate abierto dirigida a profesores de escuelas de música y conservatorios. Tema: ¿Qué estamos haciendo mal para que el puente entre las escuelas de música y los conservatorios esté tan poco transitado?
·Concurso de Musidoku.
·Concierto: "Octetos" de F.Schubert y Jean Françaix (clarinete, fagot, trompa eta quinteto de cuerda).
·Método Cos-Art(Elena Gorrotxategi).
·Exposición de instrumentos y accesorios de la casa Buffet de Paris (Erwan Nedelec).
·Iniciación a la Luthería (Alipio Guinaldo)
· Kafe Musikala y Concierto de Zumaiako Musika Banda.
Deseando veros en Zumaia dentro de dos meses, os enviamos un saludo cordial de parte de de tod@s l@s que hacemos la Zumaiako Udal Musika Banda.

2011-07-15

Zumaiako Klarinete Maratoiaren berri mundu mailako "The Clarinet" aldizkarian

Zumaiako Klarinete Maratoiaren berri munduan zehar zabaldu du "The Clarinet" aldizkari entzutetsuaren ekaineko zenbakiak. Maratoiaren koordinatzaile den Marixi Sesma ZUMBkideak idatzitako artikulu bat argitaratu dute aldizkarian, Maratoiaren nondik norakoak azaltzen dituena.

Musika Patronatuaren laguntzarekin, herriko hainbat merkatarirekin lankidetzan eta klarinete-etxe musika-denda ezagunen babespean, ikasturte honetan Maratoiak dagoeneko bederatzigarren edizioa bete du. Datorren udazkenean izango da hamargarrena, eta urteurrena ospatzeko, urteroko berrikuntzez gain, sorpresa interesgarriak izango ditugu.

Dudarik gabe, "The Clarinet" aldizkarian Klarinete Maratoiaren berri ematea albiste bikaina da zumaiako eta herritik kanpoko klarinete-maratoizale guztiontzat. Hemen duzue artikulua:

2011-07-14

GERRA ETA BAKEA, UDAKO KONTZERTUA


First Suite in Eb. (Op. 28, No.1) , Gustav Holst (1874-1934)

Banda sinfonikoentzat idatzitako obren artean, maisulantzat hartu izan Holsten Lehen Suite hau.

Lan honi esker, XX. mendearen lehen hamarkadetan, musikagile asko konturatu zen posible zela kalitatezko musika idaztea musika bandentzat. Ordura arte, Ingalaterrako musikagileen artean ohikoagoa zen musika herrikoia edo orkestrentzako obren moldaketak idaztea. Lehen Suite honen pareko beste adibide batzuk hauek izan daitezke: “English Folk Song Suitea” (1923) Ralph Vaughan-ek idatzia eta Gordon Jacob-en “William Byrd Suitea” (1923).

Hiru mugimendu dauzka Lehen Suiteak: “Chaconne”, “Intermezzo” eta “March”. Lehen mugimendua abiarazten duen gaia obra guztian zehar errepikatzen da, batzuetan estilo lirikoago batean, beste batzuetan kutsu erritmikoago batean.


Olatzagutiako Xuxurlak (José Luis Ollo in memoriam) Carlos Etxeberria (1961)

Olatzagutiako (Nafarroa) Udalak Carlos Etxeberriari enkarguz eskatutako obra da, José Luis Olloren omenezkoa. Olatzagutiako hainbat toki eta txokotan barrena egindako ibilbide musikala da Olatzagutiako Xuxurlak. Ornan hasten da paseoa eta Koskobilo dator ondoren, arin-arin kutsuan; Alduiak ezpata-dantza gogorarazten duen erritmoa dauka eta Batueko erromeria giroko lekua da. Ibilbidea Larratxotan bukatzen da. José Luis Ollok bertan zeukan bere musika akademia, eta bertan pasa zuen bere bizitzaren zati haundi bat. Zortzikoaren erritmoari jarraitzen dio Larratxotak.

Et in terra pax, Jan Van der Roost (1956)

Latinez “Et in terra pax”, “eta bakea lurrean” euskaraz, bakearen aldeko eskaria da obra hau. Esaldi hori, hain zuzen ere, hainbat aldiz kantatzen da obran zehar.

Obra honek daukan berezitasunetako bat da musikagileak ez dituela gerrari buruzko obretan ohikoak diren estilo puztu eta oldarkorrak erabiltzen. Aldiz, gerraren krudeltasunak bizitzari bide emango dion itxaropena ageri da.

Obraren momentu jakin batean Charles Hamilton Soley-ren poema bat irakurtzen da: “Ahorik gabeko milioika hildako ikusten dituzunean”. Poeta eskoziar hau lehen mundu gerran erail zuten eta poema horrek gerraren krudeltasuna eta zentzurik eza kontatzen du. Hona hemen:

Ahorik gabeko milioika hildako ikusten dituzunean

zure ametsak zeharkatzen batailoi zurbiletan

Ez esan kontu atseginik beste gizon batzuek bezala,

gero gogoratuko zarenik. Ez daukazu horren beharrik.

Ez eskaini laudorio hitzik. Izan ere, gorrak izanda, nola

jakin lezakete ez direla biraoak irekitako buruetan pilatzen direnak?

Malkorik ere ez. Beren begi itsuek ez dituzte zure malkoak ikusten.

Ezta ohorerik ere. Erraza da hilda egotea.

Hauxe bakarrik esan: “Hilda daude”. Eta gehitu, jarraian:

“Baina lehendik beste hobeago bat hil zen”.

Ondoren, jendetza hari begiratuta, maitatzera iritsi zinen

norbaiten aurpegia ezagutu behar zenuke,

mamu bat da. Inork ez dauka zuk ezagutu zenuen aurpegia.

Heriotza handiak dena bere egin du betirako.

Emperor, Thierry Deleruyelle (1983)

1804 eta 1815 urteen artean Frantziako enperadore izan zen Napoleon Bonaparteren bizitzan oinarritzen da “Emperor” obra. Lehen mugimenduan (“Napoleon, Arrano Inperiala”) Napoleonen bizitzako bi kontrako alderdi agertzen dira: batetik, bere izaera heroikoa eta distiratsua tropen aurrean, eta bestetik, bere barneko melankolia eta tristura. “Josephine” deitzen da bigarren mugimendua eta enperadorearen lehen emazte Josephine de Beauharnais-i eskainia dago. Hirugarren eta azken mugimenduak “Austerlitz-etik Waterloo-ra” izen du. Hain zuzen ere, bi guda ezagun horien artekoak kontatzen ditu. Austerlitzekoa Napoleonen garaipen handiena izan zen eta Waterlookoa, berriz, betirako galera. Musikak enperadorearen konkista espiritua islatzen du.

Hemen eskuprograma osorik: