2012-09-23

2012/13 denboraldiak dakarrena

2012-X-6, Udazkeneko kontzertua

2012-XI-7/11, Klarinete Maratoia
 
2012-XI-24, Xixili Kontzertua
 
2012-XII-22, Elkartasun kontzertua

2012-06-03

“MUSEORA BIXITAN”


DUTCH MASTER SUITE
 johan de Meij



“MUSEORA BIXITAN” joango gara, margolanak ikustera. Zehazki, Amsterdameko Rijksmuseum museora joango gara,  Rembrandt, Vermeer, eta Steenen hiru margolan ikustera (Holandako Urrezko Aroa, XVII. mendea).
Baina ez hori bakarrik: margolanak ikusten ditugun bitartean, Johan de Meij-ek hiru margolanentzat idatzitako musika entzun ahal izango da.
   
Gainera, Museora Bixitan Ismael Manterola arte adituaren laguntza eta guzti joango gara!
Eskerrik asko aldez aurretik
Zumaiako Musika Bandaren izenean!

Datorren larunbatean, ekainak 9, Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 20:00ean.
Guztiok zarete ONGI ETORRIAK!!!

2012-03-21

ZUMB ASTINDU!!!

Udaberria dela eta gorputza mugitzeko garaia iritsi da. Datorren igandean (martxoak 25) Maria eta Jose Ikastetxeko Aretoan,eguardiko 12:30an ZUMB eta ASTINDU dantza taldeak elkarlanean egindako emanaldi ederra!!!
Guztiok gonbidatuta zaudete.

2012-02-17

Badator ZUMBen hurrengo kontzertua!


Datorren otsailaren 26an izango da, igandea, eguardiko 12:00etan Komentuan.
Munduari bira emango diogu Musika aitzakitzat hartuta, eta nola ez, guztiok zaudete gonbidatuta!

2012-01-27

ZUMBen KAFE MUSIKALAK urte osoan!



Aspaldian buruan geneukan ideia bati forma ematea lortu dugu eta Musika Patronatuaren laguntzarekin, urte osoan zehar antolatuko ditugu Kafe Musikalak.
Horrela, otsailaren 3an Andoaingo Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango dugu, Alondegian, gaueko hamarretan hasita.
Kafe Musikalak Klarinete Maratoiaren barruan sortu ziren, formatu txikiko emanaldiak egiteko aukera izan genezan. Baina batez ere, Kafe Musikalak egiten hasi ginen ohiko kontzertuen seriotasuna eta formaltasuna alde batera utzi, eta lagun giroan lasaiean, "kafe baten" aitzakian, musika giro berezi bat sortzeko helburuarekin.
Denetik ikusi eta entzun dugu Kafe Musikaletan, orain arte ia beti klarinetearen bueltan. Adibidez, Carlos Casadó (klar.) eta F. Damián Hernández-ek (pianoa) "Just for fun" diska kaleratu baino lehenagoko emanaldia eskaini ziguten Kafe Musikalen barruan. Urtero-urtero ZUMBkideek ere hartu dute parte Kafe Musikaletan, betiko bandako formatutik irten eta talde txikian arituz. Azken Kafe Musikaletan, berriz, San Pedro Abesbatzak ere parte hartu du. Beste behin poesia eta musika uztartu genituen, musika eta zinea ere bai...
Musikari eta talde profesionalek, baina batez ere, herriko musikariek dute lekua Kafe Musikaletan. ZUMBkideak izan ala ez. Eta hemendik aurrera ere halaxe izango da, baina ez Klarinete Maratoian bakarrik. Baizik eta urte guztian zehar.Hitzordua Alondegian daukagu, otsailaren 3an gaueko hamarretan!

2011-12-20

Kontzertua



Ostiralak, hilak 23, gaueko 10etan KONTZERTUA.



ZUMB eta San Pedro abesbatza elkarrekin arituko dira txalapartariak eta guzti!


Lankidetza proiektua ere aurkeztuko da!



Freddie Mercury, John Wlliams, Irvin Berlin, Tomás Aragües, Tomás San Miguel,... autoreen lanak aurkeztuz, Iker Gonzalez eta Mikel Emezabalek moldatuta.



Amaia Aldalur eta Luis Orduñaren zuzendaritzapean.

Guztiok zaudete gonbidatuta eta bide batez, EGUBERRI ON eta URTE BERRI ON!!!

2011-11-15

X. Klarinete Maratoia prentsan (I)

X. Klarinete Maratoiaren berri prentsan, Noticias de Gipuzkoa-n eta Diario Vasco-n.
Baleike aldizkariaren azaroko zenbakiaren ere Marixi Sesmari egindako elkarrizketa eta erreportaje ederrak daude.