Udaberria dela eta gorputza mugitzeko garaia iritsi da. Datorren igandean (martxoak 25) Maria eta Jose Ikastetxeko Aretoan,eguardiko 12:30an ZUMB eta ASTINDU dantza taldeak elkarlanean egindako emanaldi ederra!!! Guztiok gonbidatuta zaudete.
Aspaldian buruan geneukan ideia bati forma ematea lortu dugu eta Musika Patronatuaren laguntzarekin, urte osoan zehar antolatuko ditugu Kafe Musikalak. Horrela, otsailaren 3an Andoaingo Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango dugu, Alondegian, gaueko hamarretan hasita. Kafe Musikalak Klarinete Maratoiaren barruan sortu ziren, formatu txikiko emanaldiak egiteko aukera izan genezan. Baina batez ere, Kafe Musikalak egiten hasi ginen ohiko kontzertuen seriotasuna eta formaltasuna alde batera utzi, eta lagun giroan lasaiean, "kafe baten" aitzakian, musika giro berezi bat sortzeko helburuarekin. Denetik ikusi eta entzun dugu Kafe Musikaletan, orain arte ia beti klarinetearen bueltan. Adibidez, Carlos Casadó (klar.) eta F. Damián Hernández-ek (pianoa) "Just for fun" diska kaleratu baino lehenagoko emanaldia eskaini ziguten Kafe Musikalen barruan. Urtero-urtero ZUMBkideek ere hartu dute parte Kafe Musikaletan, betiko bandako formatutik irten eta talde txikian arituz. Azken Kafe Musikaletan, berriz, San Pedro Abesbatzak ere parte hartu du. Beste behin poesia eta musika uztartu genituen, musika eta zinea ere bai... Musikari eta talde profesionalek, baina batez ere, herriko musikariek dute lekua Kafe Musikaletan. ZUMBkideak izan ala ez. Eta hemendik aurrera ere halaxe izango da, baina ez Klarinete Maratoian bakarrik. Baizik eta urte guztian zehar.Hitzordua Alondegian daukagu, otsailaren 3an gaueko hamarretan!
ZUMB eta San Pedro abesbatza elkarrekin arituko dira txalapartariak eta guzti!
Lankidetza proiektua ere aurkeztuko da!
Freddie Mercury, John Wlliams, Irvin Berlin, Tomás Aragües, Tomás San Miguel,... autoreen lanak aurkeztuz, Iker Gonzalez eta Mikel Emezabalek moldatuta.
Amaia Aldalur eta Luis Orduñaren zuzendaritzapean.
Guztiok zaudete gonbidatuta eta bide batez, EGUBERRI ON eta URTE BERRI ON!!!
X. Klarinete Maratoiaren berri prentsan, Noticias de Gipuzkoa-n eta Diario Vasco-n. Baleike aldizkariaren azaroko zenbakiaren ere Marixi Sesmari egindako elkarrizketa eta erreportaje ederrak daude.
arratsaldeko 6.00etan Maria eta Jose Ikastetxeko Aretoan
BOURRÉE (“Water Music”, Suite in D Major, HWV349) G.F.Haendel LORETXOA Benito Lertxundi SARABANDA (French Suite Nr.1 in D minor) J.S.Bach FRANZÖSISCHES RITOURNELLE aus dem 17.Jh Anonimus THE TEDDY BEAR´S PICNIC H.Hall IT´S SMALL WORLD R.M. Sherman & R.B. Sherman
CONCERTO for clarinet & Wind Band Oscar Navarro Bakarlaria: Vicente López (Real Filharmonía de Galicia Orkestra)