- Urriak 6, arratsaldeko 7etan.
- San Telmo kaleko sarreratik Ardantzabidera eramaten gaitun bide hasieran dagoen plazan, Udazkeneko kontzertua. (euria egingo balu, komentuan)
- Guztiok zaudete gonbidatuta Musika umore onean entzutera eta ikustera!
2012-09-27
Musika umore onean
2012-09-23
2012/13 denboraldiak dakarrena
2012-X-6, Udazkeneko kontzertua
2012-XI-7/11, Klarinete Maratoia
2012-XI-24, Xixili Kontzertua
2012-XII-22, Elkartasun kontzertua
2012-06-03
“MUSEORA BIXITAN”
johan de Meij
“MUSEORA BIXITAN” joango gara,
margolanak ikustera. Zehazki,
Amsterdameko Rijksmuseum museora joango gara, Rembrandt,
Vermeer, eta Steenen hiru margolan
ikustera (Holandako Urrezko Aroa,
XVII. mendea).
Baina ez hori bakarrik: margolanak ikusten ditugun
bitartean, Johan de Meij-ek hiru
margolanentzat idatzitako musika entzun ahal izango da.
Eskerrik asko aldez aurretik
Zumaiako Musika Bandaren izenean!
Datorren larunbatean, ekainak 9, Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 20:00ean.
Guztiok zarete ONGI ETORRIAK!!!
2012-03-21
ZUMB ASTINDU!!!
2012-02-17
Badator ZUMBen hurrengo kontzertua!
2012-01-27
ZUMBen KAFE MUSIKALAK urte osoan!

Aspaldian buruan geneukan ideia bati forma ematea lortu dugu eta Musika Patronatuaren laguntzarekin, urte osoan zehar antolatuko ditugu Kafe Musikalak.
Horrela, otsailaren 3an Andoaingo Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango dugu, Alondegian, gaueko hamarretan hasita.
Kafe Musikalak Klarinete Maratoiaren barruan sortu ziren, formatu txikiko emanaldiak egiteko aukera izan genezan. Baina batez ere, Kafe Musikalak egiten hasi ginen ohiko kontzertuen seriotasuna eta formaltasuna alde batera utzi, eta lagun giroan lasaiean, "kafe baten" aitzakian, musika giro berezi bat sortzeko helburuarekin.
Denetik ikusi eta entzun dugu Kafe Musikaletan, orain arte ia beti klarinetearen bueltan. Adibidez, Carlos Casadó (klar.) eta F. Damián Hernández-ek (pianoa) "Just for fun" diska kaleratu baino lehenagoko emanaldia eskaini ziguten Kafe Musikalen barruan. Urtero-urtero ZUMBkideek ere hartu dute parte Kafe Musikaletan, betiko bandako formatutik irten eta talde txikian arituz. Azken Kafe Musikaletan, berriz, San Pedro Abesbatzak ere parte hartu du. Beste behin poesia eta musika uztartu genituen, musika eta zinea ere bai...
Musikari eta talde profesionalek, baina batez ere, herriko musikariek dute lekua Kafe Musikaletan. ZUMBkideak izan ala ez. Eta hemendik aurrera ere halaxe izango da, baina ez Klarinete Maratoian bakarrik. Baizik eta urte guztian zehar.Hitzordua Alondegian daukagu, otsailaren 3an gaueko hamarretan!

2011-12-20
Kontzertua

Ostiralak, hilak 23, gaueko 10etan KONTZERTUA.
ZUMB eta San Pedro abesbatza elkarrekin arituko dira txalapartariak eta guzti!
Lankidetza proiektua ere aurkeztuko da!
Freddie Mercury, John Wlliams, Irvin Berlin, Tomás Aragües, Tomás San Miguel,... autoreen lanak aurkeztuz, Iker Gonzalez eta Mikel Emezabalek moldatuta.
Amaia Aldalur eta Luis Orduñaren zuzendaritzapean.
Guztiok zaudete gonbidatuta eta bide batez, EGUBERRI ON eta URTE BERRI ON!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)