Gabonetako jaiak gertu direla,
Zumaiako Udal Musika Bandak urtero bezala ELKARTASUN KONTZERTUA ospatuko du
hurrengo larunbatean, abenduak 22.
Aurten, osagai berriak erabiliko
ditugu: musika eta dantza. Hain zuzen, Astindu Dantza Elkartea eta Zumaiako Capoeira
Taldeko gure lagunekin, musika-dantza fusio ikusgarria eskeiniko duen emanaldia
prestatu dugu.
Bi zati desberdin izango ditu
emanaldiak: lehenengo zatian bi taldeak ezagutu egingo dira eta bakoitzak bere
kultura eta oinarriak erakutsiko ditu. Bigarren zatian berriz, bi taldeek bat
egingo dute eta elkarbizitzaren nondik-norakoak erakutsiko dizkigute.
Musika estilo anitzak entzun eta
disfrutatu ahal izango dira: euskal musikan oinarritutako folklorea, euskal
musika sinfonikoa, barroko garaiko musika…
Fusioa oso berritzailea izango
da, kontutan izanik Astindu Dantza Taldeak euskal dantza landuko duela, nahiz
eta beste emanaldi askotan beste edozein estilo jorratzeko gai diren erakutsi
duten ere. Bestalde, Capoeira brasildar dantza tipikoa da. Beraz, ikusgarria
izango da emanaldi honetarako prestatu duten fusio-lana. Eta dena ZUMB taldearen musikaren
magalean.
Urtero izaten da Bandako Elkartasun
Kontzertuarekin batera, proiektu baten aldeko dirulaguntza eta haren lanaren nondik-norakoaren berri
ezagutzeko parada. Aurten, ZUMAIAKO CARITAS izango da gure laguntzaren helburu.
Bizi ari garen momentu ekonomiko latzen aurrean, geroz eta haundiagoa da
beharra eta horregatik aukera paregabea izango dugu talde zumaiar honen lana ezagutarazteko.
Bertan izango dira, beraz, guri beraien proiektua azaltzeko.
Hau dena, larunbatean, Maria eta
Jose Ikastetxeko Aretoan, arratsaldeko 7etan. Sarrera doan. Denok zaudete
gonbidatuta!
No comments:
Post a Comment