KONTZERTU DIDAKTIKOA
2013
Maiatzak 5, 12:30etan
Komentuan
Helburua metalezko instrumentuak
ezagutaraztea da eta horrelako jarduerak oso lagungarri suertatzen dira,
ezagutzera emateko. Bide batez, Musika Eskola eta Musika Bandaren arteko
elkarlana ere bultzatzen dugu. Horren adibide gisa, urtero antolatzen den Metal
Topaketa.
Guretzat plazer haundia izango da Iñigo Remirez de
Ganuza (tronpeta), Victor de Andrés (tronboia) eta Iñigo Guembe (tuba)
irakasleekin lan egitea eta mimo haundiz ari gara kontzertua prestatzen. Baina
aipatu beharra dago, gure bandako partaide den Bego Arrieta (tronpa) ere izango
dugula bakarlari kontzertu honetan, bere instrumentuan oso garrantzitsua den
obra batekin: Camille Saint-Saens, frantziar konpositorearen kontzertua.
Kontzertu zoragarri honetaz
gozatzeko aukera, maiatzaren 5ean izango da, eguerdiko 12:30etan, Zumaiako
komentuan. Asteburuan zehar, maiatzaren 3an hasita, III. Metal Topaketa izango
da Zumaian eta igandeko kontzertu honekin bukaera emango zaio.
Beti bezala, gure publiko guztia
gonbidatuta dago. Oraingo honetan, ordea, metaleko instrumentuen munduan
murgildurik dagoen guztiari ere luzatzen diogu gonbidapena.
- Xian
……………………………………………………….….……… Henk
Hogestein
-
Deep River ………………………………………………………………..……..…. Adap. John Moss
Barkalaria: IÑIGO GUEMBE
-
Trumpet Concert in Bb: 3er. mov. …………………………………………………...
Joseph Haydn
Barkalaria: IÑIGO REMIREZ DE GANUZA
Adap. Jos. Hankenn
-
Swing Low ………………………………………………………….……… Trans. John J. Morrisey
Barkalaria: VICTOR DE ANDRÉS
- Morceau de Concert op.94 (Allegro Moderato-Adagio-Allegro ma non
troppo). C. Saint-Saens
Barkalaria: BEGOÑA ARRIETA
zuzendaria: Mikel Emezabal Miangolarra
No comments:
Post a Comment