2014-01-28

Kafe Musikalak´2014


2014 urtea hasi eta aurrera doan bezela, ZUMBek antolatutako Kafe Musikal saio berri bat dugu urtarrila musika onarekin bukatzeko. Datorren ostiralean, urtarilak 31, Errenteria Musikaleko konboak izango ditugu gonbidatuak.
Bertan, Julen Izarrak gidatzen dituen ikasle konboen eskutik, besteak beste, John Coltrane, H. Hancock, Duke Ellington, Charlie Parker, edo Henri Mancini handien bertsioak izango ditugu entzungai.

 Hitzordua 20:30ean Ubillos Jauregiko  ZUMBen entsegu Aretoan.
 Guztiok gonbidatuta zaudete.....Ez galdu!

Egitaraua:
- BLUE TRAIN                                                      J. COLTRANE
- DON´T GET AROUND MUCH ANYMORE    D. ELLINGTON
- MY FUNNY VALENTINE                                   R. RODGERS
- TAKE THE A TRAIN                                       B. STRAYHORN
- MERCY, MERCY, MERCY                                   J. ZAWINUL 
Iñaki Zudaire sx alt.
Jon Arruebarrena sx alt.
Patxi Apalategi sx tn.
Ibon Ezkurdia sx br.
Alvaro Marques pn.
Igor De Castro bat.
Julen Izarra bx.

- SISTER SADIE                                                      H. SILVER
- BLUE BOSSA                                                   K. DORHAM
- WEST COAST BLUES                           W. MONTGOMERY
- ANTHROPOLOGY                                               C. PARKER
- THE PINK PANTHER                                        H. MANCINI
- WATERMELON MAN                                     H. HANCOCK
Jon Arruebarrena sx alt.
Ander Mariñelarena sx alt.
Jon Pache bib.
Santi Artola gt.
Diego Arizmendi bat.
Julen Izarra bx.

 

2013-11-03

Azaro Musikala!

Urrian Suite CDa grabatu genuen San Pedro Abesbatzarekin batera eta honen aurkezpena kontzertu batekin plazaratuko dugu gure lana azaroaren 30ean, Xixili Deunaren ospakizunarekin batera. Baino lehenago XII.KLARINETE MARATOIA izango dugu, sartzen garen aste honetan, azaroaren 6tik 10era. Bertan makina bat ekintza ditugu eta GUZTIOK ZAUDETE PARTE HARTZERA GONBIDATUAK!!
Hona hemen ekintzen agenda :-)

2013-09-22

2013/2014

Kaixo!
13/14 denboraldiko motxila proiektuekin beteta dator; San Pedro Abesbatzarekin batera gure hirugarren CDaren grabazioa urrian, azaroan "XII. Klarinete Maratoia" (laister honen berri) eta CDaren Kontzertu-aurkezpena,... baino gertuena duguna datorren larunbateko kontzertua haize-egurrezko instrumentuak protagonista nagusi bezala.

Udazkeneko Kontzertua
Woodwind´s Time
2013-09-28,19:30h
Komentuan
 Twins ……………………………………. Jan Hadermann
 Celtic Flutes for 2 flutes and Band ……….….. Kurt Gäble
Baghira for Alto Sax and Band …………….. Ferrer Ferran
The Mission ……………..……………… Ennio Morricone
 Variations for clarinet and Band …….... Gioacchino Rossini

¡Hola!
Para abrir boca, este es el programa del próximo concierto, con los instrumentos de viento-madera como protagonistas. La mochila de la temporada 13/14 está llena de proyectos; en octubre grabación de nuestro tercer CD junto con San Pedro abesbatza, "XII. Klarinete Maratoia" (pronto daremos noticias) y concierto-presentación del CD en noviembre,... pero por de pronto, os esperamos el sábado en el Convento.

2013-07-17

Flamenko Gaua!


Udarako Kontzertua
Flamenko Gaua!
2013ko Uztailaren 20an
22:00etan, Mari Kalean
(eguraldi txarra egingo balu, Komentuan)
1. Carmen Ouverture ………………………… Georges Bizet

Transcrip. Amaris Mercher

2. Palindromía Flamenca ………….. Antonio Ruda Peco

Bakarlariak: Julen Izarra (saxo soprano)
Javi Gil (guitarra)
Estanis Antia (cajón flamenco)

3. Mar i Bel (Fantasia) ………………………… Ferrer Ferran

4. El gato montés …………..… Manuel Penella Moreno

5. Granada …………………………..……..………. Agustín Lara
Transcrip. Kazuhiro Morita

Zuzendaria: MIKEL EMEZABAL

2013-04-30

Metal Topaketaren aitzakian


KONTZERTU DIDAKTIKOA 2013

Maiatzak 5, 12:30etan
Komentuan

 Zumaiako Udal Musika Bandak urteroko hitzorduari erantzunez, Kontzertu Didaktikoa prestatu du. Aurten, III. Metal Topaketa dela eta, bertako irakasleak gonbidatu ditu ZUMBek bakarlari lanetan laguntzeko.
Helburua metalezko instrumentuak ezagutaraztea da eta horrelako jarduerak oso lagungarri suertatzen dira, ezagutzera emateko. Bide batez, Musika Eskola eta Musika Bandaren arteko elkarlana ere bultzatzen dugu. Horren adibide gisa, urtero antolatzen den Metal Topaketa.
Guretzat  plazer haundia izango da Iñigo Remirez de Ganuza (tronpeta), Victor de Andrés (tronboia) eta Iñigo Guembe (tuba) irakasleekin lan egitea eta mimo haundiz ari gara kontzertua prestatzen. Baina aipatu beharra dago, gure bandako partaide den Bego Arrieta (tronpa) ere izango dugula bakarlari kontzertu honetan, bere instrumentuan oso garrantzitsua den obra batekin: Camille Saint-Saens, frantziar konpositorearen kontzertua.
Kontzertu zoragarri honetaz gozatzeko aukera, maiatzaren 5ean izango da, eguerdiko 12:30etan, Zumaiako komentuan. Asteburuan zehar, maiatzaren 3an hasita, III. Metal Topaketa izango da Zumaian eta igandeko kontzertu honekin bukaera emango zaio.
Beti bezala, gure publiko guztia gonbidatuta dago. Oraingo honetan, ordea, metaleko instrumentuen munduan murgildurik dagoen guztiari ere luzatzen diogu gonbidapena.

 Egitaraua:
- Xian ……………………………………………………….….………  Henk Hogestein
- Deep River ………………………………………………………………..……..…. Adap. John Moss
Barkalaria: IÑIGO GUEMBE
 
- Trumpet Concert in Bb:  3er. mov. …………………………………………………... Joseph Haydn
Barkalaria: IÑIGO REMIREZ DE GANUZA                                                  Adap. Jos. Hankenn
 
- Swing Low ………………………………………………………….……… Trans. John J. Morrisey
Barkalaria: VICTOR DE ANDRÉS
 
- Morceau de Concert op.94 (Allegro Moderato-Adagio-Allegro ma non troppo). C. Saint-Saens
Barkalaria: BEGOÑA ARRIETA
zuzendaria: Mikel Emezabal Miangolarra
 

 

2013-03-05

Udaberriko KONTZERTUA


ZUMB, Zumaiako Udal Musika Banda, Udaberriko kontzertuko prestakuntzan dabil burubelarri. Oso berezia izango da aurtengo kontzertua. Musika estilo anitzak jorratuko digu egitarauak, opera garaian hasita eta egungo musikara arte.
Kontzertu hau, Usurbilen ere gozatzeko aukera izango da, martxoaren 10ean, eguerdiko 12:30etan, Zumaiako Musika Banda gonbidatua izan baita aurten, SOINURBIL 2013 Musika Astera.
Franz von Suppé musika konpositoreak idatzitako operen artean ezagunetarikoa, Light Cavalry operako oberturak emango dio hasiera kontzertuari, hain ospetsua den klarineteko cadenza duen pieza. Jarraian Donostiako portuko giroa dastatzeko parada izango dugu elegantziaz jantzitako Donosti Zaharra martxa-kalejirarekin.
Egungo konpositorea den Philip Sparken Portrait of a city-rekin, Britania Haundiko estiloan sartuko gara bete-betean. Eta jarraian, kontzertuko star-piece gozatzeko aukera izango dugu, bandako gazteenak bakarlariak izango direlarik, hain zuzen: Paula Zubia, Leire Azkoitia , Malen Trenado, Gorka Ibarra, Ioseba Alberdi, Ignacio Otaño, Ainhoa Urteaga, Cristina Garitano, Oihane Alvaro, Ander Olaizola,  Unai Sasiain,  Markel Goikoetxea eta Iker Uranga.
Eta bukatzeko, Rock musika atsegin dutenen gusturako bi pieza: Queen eta Deep Purple, 70-80 hamarkadetako taldeen musika.
Eta hau dena, martxoaren 9an, larunbata, arratsaldeko 7:30etan, Alondegian. Denok gonbidatuta zaudete! [egitaraua behean ;-)]
***********************************
ZUMB, Zumaiako Udal Musika Banda, está inmersa en los preparativos del Concierto de Primavera 2013. Promete ser una cita muy especial la de este año. El programa va a tocar estilos musicales muy variados, comenzando por la ópera y llegando hasta nuestros días.
Este concierto podrá ser disfrutado también el día 10 de marzo a las 12:30 del mediodía, en Usurbil ya que Zumaiako Musika Banda ha sido este año invitada a la semana musical SOINURBIL 2013.
El concierto dará comienzo con una de las obras más conocidas de Franz von Suppé, la obertura de la ópera Caballería Ligera, pieza que presenta una cadenza muy famosa del clarinete solista. Seguidamente, tendremos la oportunidad de sumergirnos en el ambiente del puerto pesquero donostiarra con la elegante marcha-pasacalle Donosti-Zaharra.
Con Portrait of a City del compositor actual Philip Sparke, nos adentraremos en el estilo compositivo de la Gran Bretaña. Y a continuación, la star-piece del concierto en la que los músicos más jóvenes de la banda actuarán como solistas, concretamente son: Paula Zubia, Leire Azkoitia , Malen Trenado, Gorka Ibarra, Ioseba Alberdi, Ignacio Otaño, Ainhoa Urteaga, Cristina Garitano, Oihane Alvaro, Ander Olaizola,  Unai Sasiain,  Markel Goikoetxea e Iker Uranga.
Y para finalizar, para los amantes de la música Rock, dos clásicos de los 70-80: Queen y Deep Purple.
Y todo esto el día 9 de marzo, sábado, a las 7:30 de la tarde, en la Alhóndiga de Zumaia. Estais todos invitados!

EGITARAUA

*Light Cavalry ………………………...……………….. F. von Suppé
*Donosti Zaharra ……………………………….…… I. Gaztelumendi
*Portrait of a city ………………………………..………… Ph. Sparke
*Young people on the run …………………………………. H. Kolditz

Bakarlariak: Paula Zubia, Leire Azkoitia , Malen Trenado,
Gorka Ibarra, Ioseba Alberdi, Ignacio Otaño, Ainhoa Urteaga, Cristina Garitano, Oihane Alvaro, Ander Olaizola,  Unai Sasiain,  Markel Goikoetxea eta Iker Uranga

*Queen in concert …………………………………….. Mold. J. Booco
*Deep Purple medley ………………………Mold. Toshiniko Sahashi

Zuzendaria: MIKEL EMEZABAL