Urrian Suite CDa grabatu genuen San Pedro Abesbatzarekin batera eta honen aurkezpena kontzertu batekin plazaratuko dugu gure lana azaroaren 30ean, Xixili Deunaren ospakizunarekin batera. Baino lehenago XII.KLARINETE MARATOIA izango dugu, sartzen garen aste honetan, azaroaren 6tik 10era. Bertan makina bat ekintza ditugu eta GUZTIOK ZAUDETE PARTE HARTZERA GONBIDATUAK!!
Hona hemen ekintzen agenda :-)
2013-11-03
2013-09-22
2013/2014
Kaixo!
13/14 denboraldiko motxila proiektuekin beteta dator; San Pedro Abesbatzarekin batera gure hirugarren CDaren grabazioa urrian, azaroan "XII. Klarinete Maratoia" (laister honen berri) eta CDaren Kontzertu-aurkezpena,... baino gertuena duguna datorren larunbateko kontzertua haize-egurrezko instrumentuak protagonista nagusi bezala.
¡Hola!
Para abrir boca, este es el programa del próximo concierto, con los instrumentos de viento-madera como protagonistas. La mochila de la temporada 13/14 está llena de proyectos; en octubre grabación de nuestro tercer CD junto con San Pedro abesbatza, "XII. Klarinete Maratoia" (pronto daremos noticias) y concierto-presentación del CD en noviembre,... pero por de pronto, os esperamos el sábado en el Convento.
13/14 denboraldiko motxila proiektuekin beteta dator; San Pedro Abesbatzarekin batera gure hirugarren CDaren grabazioa urrian, azaroan "XII. Klarinete Maratoia" (laister honen berri) eta CDaren Kontzertu-aurkezpena,... baino gertuena duguna datorren larunbateko kontzertua haize-egurrezko instrumentuak protagonista nagusi bezala.
Udazkeneko Kontzertua
Woodwind´s Time
2013-09-28,19:30h
Komentuan
Twins ……………………………………. Jan Hadermann
Celtic Flutes for 2
flutes and Band ……….….. Kurt Gäble
Baghira for Alto
Sax and Band …………….. Ferrer Ferran
The Mission ……………..……………… Ennio Morricone
Variations for
clarinet and Band …….... Gioacchino
Rossini
¡Hola!
Para abrir boca, este es el programa del próximo concierto, con los instrumentos de viento-madera como protagonistas. La mochila de la temporada 13/14 está llena de proyectos; en octubre grabación de nuestro tercer CD junto con San Pedro abesbatza, "XII. Klarinete Maratoia" (pronto daremos noticias) y concierto-presentación del CD en noviembre,... pero por de pronto, os esperamos el sábado en el Convento.
2013-07-17
Flamenko Gaua!
Udarako Kontzertua
Flamenko
Gaua!
2013ko Uztailaren
20an
22:00etan, Mari Kalean
(eguraldi txarra egingo balu, Komentuan)
1. Carmen Ouverture ………………………… Georges Bizet
Transcrip. Amaris Mercher
2. Palindromía Flamenca …………..
Antonio Ruda Peco
Bakarlariak: Julen
Izarra (saxo soprano)
Javi Gil (guitarra)
Estanis Antia
(cajón flamenco)
3. Mar i Bel (Fantasia) …………………………
Ferrer Ferran
4. El gato montés …………..… Manuel
Penella Moreno
5. Granada …………………………..……..……….
Agustín Lara
Transcrip. Kazuhiro Morita
Zuzendaria: MIKEL EMEZABAL
2013-04-30
Metal Topaketaren aitzakian
KONTZERTU DIDAKTIKOA
2013
Maiatzak 5, 12:30etan
Komentuan
Helburua metalezko instrumentuak
ezagutaraztea da eta horrelako jarduerak oso lagungarri suertatzen dira,
ezagutzera emateko. Bide batez, Musika Eskola eta Musika Bandaren arteko
elkarlana ere bultzatzen dugu. Horren adibide gisa, urtero antolatzen den Metal
Topaketa.
Guretzat plazer haundia izango da Iñigo Remirez de
Ganuza (tronpeta), Victor de Andrés (tronboia) eta Iñigo Guembe (tuba)
irakasleekin lan egitea eta mimo haundiz ari gara kontzertua prestatzen. Baina
aipatu beharra dago, gure bandako partaide den Bego Arrieta (tronpa) ere izango
dugula bakarlari kontzertu honetan, bere instrumentuan oso garrantzitsua den
obra batekin: Camille Saint-Saens, frantziar konpositorearen kontzertua.
Kontzertu zoragarri honetaz
gozatzeko aukera, maiatzaren 5ean izango da, eguerdiko 12:30etan, Zumaiako
komentuan. Asteburuan zehar, maiatzaren 3an hasita, III. Metal Topaketa izango
da Zumaian eta igandeko kontzertu honekin bukaera emango zaio.
Beti bezala, gure publiko guztia
gonbidatuta dago. Oraingo honetan, ordea, metaleko instrumentuen munduan
murgildurik dagoen guztiari ere luzatzen diogu gonbidapena.
- Xian
……………………………………………………….….……… Henk
Hogestein
-
Deep River ………………………………………………………………..……..…. Adap. John Moss
Barkalaria: IÑIGO GUEMBE
-
Trumpet Concert in Bb: 3er. mov. …………………………………………………...
Joseph Haydn
Barkalaria: IÑIGO REMIREZ DE GANUZA
Adap. Jos. Hankenn
-
Swing Low ………………………………………………………….……… Trans. John J. Morrisey
Barkalaria: VICTOR DE ANDRÉS
- Morceau de Concert op.94 (Allegro Moderato-Adagio-Allegro ma non
troppo). C. Saint-Saens
Barkalaria: BEGOÑA ARRIETA
zuzendaria: Mikel Emezabal Miangolarra
2013-03-05
Udaberriko KONTZERTUA
ZUMB, Zumaiako Udal Musika Banda,
Udaberriko kontzertuko prestakuntzan dabil burubelarri. Oso berezia izango da
aurtengo kontzertua. Musika estilo anitzak jorratuko digu egitarauak, opera
garaian hasita eta egungo musikara arte.
Kontzertu hau, Usurbilen ere
gozatzeko aukera izango da, martxoaren 10ean, eguerdiko 12:30etan, Zumaiako
Musika Banda gonbidatua izan baita aurten, SOINURBIL 2013 Musika Astera.Franz von Suppé musika konpositoreak idatzitako operen artean ezagunetarikoa, Light Cavalry operako oberturak emango dio hasiera kontzertuari, hain ospetsua den klarineteko cadenza duen pieza. Jarraian Donostiako portuko giroa dastatzeko parada izango dugu elegantziaz jantzitako Donosti Zaharra martxa-kalejirarekin.
Egungo konpositorea den Philip Sparken Portrait of a city-rekin, Britania Haundiko estiloan sartuko gara bete-betean. Eta jarraian, kontzertuko star-piece gozatzeko aukera izango dugu, bandako gazteenak bakarlariak izango direlarik, hain zuzen: Paula Zubia, Leire Azkoitia , Malen Trenado, Gorka Ibarra, Ioseba Alberdi, Ignacio Otaño, Ainhoa Urteaga, Cristina Garitano, Oihane Alvaro, Ander Olaizola, Unai Sasiain, Markel Goikoetxea eta Iker Uranga.
Eta bukatzeko, Rock musika atsegin dutenen gusturako bi pieza: Queen eta Deep Purple, 70-80 hamarkadetako taldeen musika.
Eta hau dena, martxoaren 9an, larunbata, arratsaldeko 7:30etan, Alondegian. Denok gonbidatuta zaudete! [egitaraua behean ;-)]
***********************************
ZUMB, Zumaiako Udal Musika Banda,
está inmersa en los preparativos del Concierto de Primavera 2013. Promete ser
una cita muy especial la de este año. El programa va a tocar estilos musicales
muy variados, comenzando por la ópera y llegando hasta nuestros días.Este concierto podrá ser disfrutado también el día 10 de marzo a las 12:30 del mediodía, en Usurbil ya que Zumaiako Musika Banda ha sido este año invitada a la semana musical SOINURBIL 2013.
El concierto dará comienzo con una de las obras más conocidas de Franz von Suppé, la obertura de la ópera Caballería Ligera, pieza que presenta una cadenza muy famosa del clarinete solista. Seguidamente, tendremos la oportunidad de sumergirnos en el ambiente del puerto pesquero donostiarra con la elegante marcha-pasacalle Donosti-Zaharra.
Con Portrait of a City del compositor actual Philip Sparke, nos adentraremos en el estilo compositivo de
Y para finalizar, para los amantes de la música Rock, dos clásicos de los 70-80: Queen y Deep Purple.
Y todo esto el día 9 de marzo, sábado, a las 7:30 de la tarde, en
EGITARAUA
*Light Cavalry ………………………...……………….. F. von Suppé
*Donosti Zaharra ……………………………….…… I. Gaztelumendi
*Portrait of a city ………………………………..…………
Ph. Sparke
*Young people on the run …………………………………. H. Kolditz
Bakarlariak: Paula Zubia, Leire
Azkoitia , Malen Trenado,
Gorka Ibarra, Ioseba Alberdi, Ignacio Otaño, Ainhoa Urteaga, Cristina Garitano, Oihane Alvaro, Ander Olaizola, Unai Sasiain, Markel Goikoetxea eta Iker Uranga
*Queen in concert …………………………………….. Mold.
J. Booco
*Deep Purple medley ………………………Mold.
Toshiniko Sahashi
Zuzendaria: MIKEL EMEZABAL
2013-02-04
2013ko Ihauteriak
Zumaiako Udal Musika Banda 2013ko Ihauterietako prestatzen ari da. Bi izango dira jarduerak: lehenengoa, Musika Eskolak antolatutako “TXORI TXIKI ZIRKOA”rekin parte hartuko dugu Zumaiako kalean zehar kalejiran, otsailaren 8an. Arratsaldeko 6:30etan emango diogu hasiera eta gure musikarekin bat, Musika Eskolako eta Ludotekako dozenaka umek hartuko dute parte, baita guraso mordoa ere. Denok batera, Beheko Plazaraino abiatuko gara Zirkoaren magia berezia gozatzeko asmoz.Gure ekitaldi nagusia DANCING NIGHT GALA izango da. Ostiral bertan izango da, otsailaren 8an, gaueko 23:00etan hasiko da dantzaldi berezi hau, Alondegian. Horretarako waltz, pasodoblea, boleroa, mamboa… eta beste erritmo asko prestatzen ari gara, dantzan ibiltzea gustatzen zaien guzti-guztiei disfrutarazteko.
Jakin badakigu, asko direla dantza egitea gustatzen zaienak eta horiei zuzenduta prestatzen ari gara gure Dantza Gala hau.
Oraindik labean daukagu ekitaldia eta ezin dugu gauza gehiago aurreratu. Baina dantzazaleak joan daitezela zapatak garbitzen eta jantzi dotoreak prestatzen, egun gutxi barru aukera paregabea izango baitute horiek danak ateratzeko.
2012-12-18
2012 ELKARTASUN KONTZERTUA
Gabonetako jaiak gertu direla,
Zumaiako Udal Musika Bandak urtero bezala ELKARTASUN KONTZERTUA ospatuko du
hurrengo larunbatean, abenduak 22.
Aurten, osagai berriak erabiliko
ditugu: musika eta dantza. Hain zuzen, Astindu Dantza Elkartea eta Zumaiako Capoeira
Taldeko gure lagunekin, musika-dantza fusio ikusgarria eskeiniko duen emanaldia
prestatu dugu.
Bi zati desberdin izango ditu
emanaldiak: lehenengo zatian bi taldeak ezagutu egingo dira eta bakoitzak bere
kultura eta oinarriak erakutsiko ditu. Bigarren zatian berriz, bi taldeek bat
egingo dute eta elkarbizitzaren nondik-norakoak erakutsiko dizkigute.
Musika estilo anitzak entzun eta
disfrutatu ahal izango dira: euskal musikan oinarritutako folklorea, euskal
musika sinfonikoa, barroko garaiko musika…
Fusioa oso berritzailea izango
da, kontutan izanik Astindu Dantza Taldeak euskal dantza landuko duela, nahiz
eta beste emanaldi askotan beste edozein estilo jorratzeko gai diren erakutsi
duten ere. Bestalde, Capoeira brasildar dantza tipikoa da. Beraz, ikusgarria
izango da emanaldi honetarako prestatu duten fusio-lana. Eta dena ZUMB taldearen musikaren
magalean.
Urtero izaten da Bandako Elkartasun
Kontzertuarekin batera, proiektu baten aldeko dirulaguntza eta haren lanaren nondik-norakoaren berri
ezagutzeko parada. Aurten, ZUMAIAKO CARITAS izango da gure laguntzaren helburu.
Bizi ari garen momentu ekonomiko latzen aurrean, geroz eta haundiagoa da
beharra eta horregatik aukera paregabea izango dugu talde zumaiar honen lana ezagutarazteko.
Bertan izango dira, beraz, guri beraien proiektua azaltzeko.
Hau dena, larunbatean, Maria eta
Jose Ikastetxeko Aretoan, arratsaldeko 7etan. Sarrera doan. Denok zaudete
gonbidatuta!
Subscribe to:
Posts (Atom)







