2015-07-08

Show Musikala

...Eta bagatoz berriro beste erronka batekin, oraingoan Astindu dantza taldearekin elkarlanean.
Uztailak 18, gaueko 22:00etatik aurrera
GUZTIOK GONBIDATUAK!!!






2015-06-22

San Pedroak 2015






San Pedro eguna ere badator eta ZUMBkideok bertan hainbat ekitaldi izango ditugu goizeko prozesioarekin hasi eta gaueko dantzaldia bitartean.

Tartean ordea, kontzertu bikaina; Chueca, Belioz,Lillo,Colleman, eta Williamsen lanak eskeinez.
Hitzordua, eguardiko ordu batetan Beheko Plazan.

Guztiok gonbidatuta!

2015-05-14

Metal Jardunaldiak 2015


Aurten ere, metalezko musika tresnen inguruan, Musika eskolarekin batera, "Metal Jardunaldiak" antolatu ditugu EUSKADI BRASSeko lagunekin.
Hitzordua, maiatzak 15 eta 16.

Larunbatean ez ahaztu arratsaldeko 16:00ean, iaz egin genuan bezalaxe ZUMBen entsegu aretoan,  sorpresaz beteriko METAL BIRA egingo dugula, gaztetxoei zuzenduta!

 Eta jardunaldiak bukatzeko, 19:30ean amaiera KONTZERTUA Amaiako plazan (eguraldi txarra egingo balu, Alondegian).

GUZTIOK GONBIDATUTA!

2015-03-13

Udaberriko Kontzertua

Udaberria badatorrela eta, kontzertua ere honen aitzakian prestatu dugu.
Ostegunean, martxoak 19, arratsaldeko 7´etan, Alondegian.
Guztiok zaudete gonbidatuta!

2015-02-04

Inauteri Pregoia

 Aurten inauteritako festa astebete aurreratu dugu.
Inork espero ez duena prestatzen ari gara, eta zu bertako protagonista bihurtuko zara. Inoiz bururatu al zaizu, kontzertu bat entzutera joan eta abesten bukatuko duzula? Imaginatu ezazu une batez,... Ba hala gertatzea espero dugu; Alaska, Amaral, Nino Bravo, Beatles eta beste askoren bertsioak entzungai eta abesteko aukera. Baino adi! gure gomendioa giro aparta izateko festarako jantzita joatea,... eta jarraian Flower Power Party!!!
EVERYBODY IS WELLCOME
Peace and Love
2015-02-07 
19:00etan
Komentuan

2014-12-17


Azaroan Xixili Deunaren eta XIII. Klarinete Maratoiaren arrakasten "resaka" pasa ondoren, duela urte batzuetatik hona,  Gabonak gertu izaten ditugunean egiten dugun Elkartasun Kontzertura gonbidazten zaituztegu. Aurten, Zumaiako Darahili Elkartearen alde izango da Flysch Kameratako ikasleen laguntzarekin.
Hitzordua, abenduaren 20ean, larunbata, arratsaldeko 7etan, Komentuan.
Eta bide batez, ZUMBeko kide guztien izenean, Gabon Zoriontsuak eta Musikaz beteriko Urte Berrio On bat opa dizuegu!!!

2014-10-12

Xixili Deuna prestatzen!


Abentura zalea baldin bazara, ezin duzu galdu
azaroaren 22an eskeiniko dugun
emanaldia!



    ....Bazen  behin  Londresen  bizi  zen Gulliver izeneko  gazte  abentura-zalea…

…ekaitzak  ontzia   txikitu zuen….
…nor  ote  da “Mendi  gizona” Liliput uhartean?

 …zu  ere  abentura- zalea  baldin bazara, zatoz  larunbatean arratsaldeko  6etan  Maria eta Jose Ikastetxeko  Aretora!!!!
 
 
 

Eta  azaroaren 26tik 30era,
 XIII. Klarinete Maratoia.