2012-11-20

Xixili donearen KONTZERTUA: Guridi monografikoa

XI. Klarinete Maratoia bikainaren "resaka" pasa gabe oraindik, datorren larunbatean Xixili donearen kontzertua dugu: Guridiren Monografikoa.
Komentuan arratsaldeko 7etan, Ainhoa Franco sopranoa gonbidatu berezi gisa. Jesus Guridik idatzitako musika ezagutzeko aukera paregabea. Guztiok zaudete gonbidatuak!

(más abajo en castellano)

Aski ezaguna den Jesús Guridi konpositore eta musikari gasteiztarra, ibilbide aberatsa eta interesgarria izan zuen.

XIX. mendean jaioa, 1886ean hain zuzen, aldaketa historiko eta politiko garrantzitsuenak bizi izan zituen: diktadura, errepublika, gerra zibila...
Estatu mailan, ospe haundiko musikaria bihurtzea lortu zuen eta bere obra historian garrantzitsuenak grabaturik geratu dira. Denok ezagutzen ditugu 10 Euskal Melodia edota Eusko Irudiak, baina izan baditu beste hainbeste ezagunak bilakatu ez direnak: La Meiga, Homenaje a Walt Disney, Peñamariana, Una aventura de Don Quijote, Sinfonía Pirenaica, e.a.
Baina non ikasi zuen? Zergatik bideratu zituen bere urratsak musikara? Zergatik idatzi zuen horrenbeste musika euskal musikan oinarrituta?
Gaur hobeto ezagutzeko parada polita izango dugu eta gehiago sakonduko dugu horren garrantzitsu izan den euskal pertsonai honetan.



El compositor Jesús Guridi, sobradamente conocido músico vitoriano, tuvo un recorrido musical muy rico e interesante.
Nacido en el siglo XIX, concretamente en 1886, conoció los acontecimientos históricos y políticos más relevantes: la dictadura de Primo de Rivera, la República, la guerra civil…
Logró ser un músico de prestigio a nivel de todo el estado y sus obras más relevantes han quedado grabadas en la historia de la música. Son por todos conocidas las Diez melodías vascas ó Eusko Irudiak, pero tiene mucha literatura escrita que no ha gozado del reconocimiento del gran público: La Meiga, Homenaje a Walt Disney, Peñamariana, Una aventura de Don Quijote, Sinfonía Pirenaica, etc.
Pero, ¿dónde realizó sus formación?, ¿Por qué se dedicó a la música?, ¿Por qué basó la mayor parte de su obra en la cultura y música vascas?
Hoy tendremos oportunidad de conocer mejor a este personaje tan importante del panorama histórico-musical vasco.

2012-11-01

XI.Klarinete Maratoia

Datorren asteazkenean  hasiko da XI.Klarinete Maratoia,azaroaren 7tik 11ra. Klarineteko bakarkako eta taldekako eskoletaz gain, hona hemen ekintza ezberdinen AGENDA mundu guztiarentzat zabalduta. Ongi etorriak!
(Hemen aldamenean dago informazio gehiago dagoen esteka XI. KLARINETE MARATOIA jartzen duena).