2012-12-18

2012 ELKARTASUN KONTZERTUA


Gabonetako jaiak gertu direla, Zumaiako Udal Musika Bandak urtero bezala ELKARTASUN KONTZERTUA ospatuko du hurrengo larunbatean, abenduak 22.
Aurten, osagai berriak erabiliko ditugu: musika eta dantza. Hain zuzen, Astindu Dantza Elkartea eta Zumaiako Capoeira Taldeko gure lagunekin, musika-dantza fusio ikusgarria eskeiniko duen emanaldia prestatu dugu.
Bi zati desberdin izango ditu emanaldiak: lehenengo zatian bi taldeak ezagutu egingo dira eta bakoitzak bere kultura eta oinarriak erakutsiko ditu. Bigarren zatian berriz, bi taldeek bat egingo dute eta elkarbizitzaren nondik-norakoak erakutsiko dizkigute.
Musika estilo anitzak entzun eta disfrutatu ahal izango dira: euskal musikan oinarritutako folklorea, euskal musika sinfonikoa, barroko garaiko musika…
Fusioa oso berritzailea izango da, kontutan izanik Astindu Dantza Taldeak euskal dantza landuko duela, nahiz eta beste emanaldi askotan beste edozein estilo jorratzeko gai diren erakutsi duten ere. Bestalde, Capoeira brasildar dantza tipikoa da. Beraz, ikusgarria izango da emanaldi honetarako prestatu duten fusio-lana. Eta dena ZUMB taldearen musikaren magalean.
Urtero izaten da Bandako Elkartasun Kontzertuarekin batera, proiektu baten aldeko dirulaguntza  eta haren lanaren nondik-norakoaren berri ezagutzeko parada. Aurten, ZUMAIAKO CARITAS izango da gure laguntzaren helburu. Bizi ari garen momentu ekonomiko latzen aurrean, geroz eta haundiagoa da beharra eta horregatik aukera paregabea izango dugu talde zumaiar honen lana ezagutarazteko. Bertan izango dira, beraz, guri beraien proiektua azaltzeko.
Hau dena, larunbatean, Maria eta Jose Ikastetxeko Aretoan, arratsaldeko 7etan. Sarrera doan. Denok zaudete gonbidatuta!