2012-01-27

ZUMBen KAFE MUSIKALAK urte osoan!



Aspaldian buruan geneukan ideia bati forma ematea lortu dugu eta Musika Patronatuaren laguntzarekin, urte osoan zehar antolatuko ditugu Kafe Musikalak.
Horrela, otsailaren 3an Andoaingo Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango dugu, Alondegian, gaueko hamarretan hasita.
Kafe Musikalak Klarinete Maratoiaren barruan sortu ziren, formatu txikiko emanaldiak egiteko aukera izan genezan. Baina batez ere, Kafe Musikalak egiten hasi ginen ohiko kontzertuen seriotasuna eta formaltasuna alde batera utzi, eta lagun giroan lasaiean, "kafe baten" aitzakian, musika giro berezi bat sortzeko helburuarekin.
Denetik ikusi eta entzun dugu Kafe Musikaletan, orain arte ia beti klarinetearen bueltan. Adibidez, Carlos Casadó (klar.) eta F. Damián Hernández-ek (pianoa) "Just for fun" diska kaleratu baino lehenagoko emanaldia eskaini ziguten Kafe Musikalen barruan. Urtero-urtero ZUMBkideek ere hartu dute parte Kafe Musikaletan, betiko bandako formatutik irten eta talde txikian arituz. Azken Kafe Musikaletan, berriz, San Pedro Abesbatzak ere parte hartu du. Beste behin poesia eta musika uztartu genituen, musika eta zinea ere bai...
Musikari eta talde profesionalek, baina batez ere, herriko musikariek dute lekua Kafe Musikaletan. ZUMBkideak izan ala ez. Eta hemendik aurrera ere halaxe izango da, baina ez Klarinete Maratoian bakarrik. Baizik eta urte guztian zehar.Hitzordua Alondegian daukagu, otsailaren 3an gaueko hamarretan!