2009-11-19

ZUMB Metal'09 Jam Session, azaroaren 20 gauean

Zumaiako Musika Bandak antolatutako bigarren Metal Ikastaroaren barruan, ostiral gaueko hamarretan hasita saio berezi bat izango da Ubillos Jauregiko ZUMBen Entsegu Areto Nagusian. Bertan, Luis Orduñak eman duen Metal Ikastaroko ikasleek kontzertua eskainiko dute. Aukera paregabea izango da metal sekzioko instrumentuak bertatik bertara ikusteko eta ezagutzeko.

Egitaraua

Overture & Blue Tulip (Fons Van Gorp)

Ballet (M.Praetorius)

South Pointe Trio (Zach Collins)

Tank (I.P.S.)

Amaren besoetan (Gorka Sarriegi)

Trumpo (I.P.S.)

Xalbadorren Heriotzan (Xabier Lete)

Celebration (Roland Bell)



Parte hartzaileak:

* Tubak: Haritz Esteban,David Centeno, Aitor Hernández, Juan Luis Blanco, Agustin Jiménez, Aser Martin * Bonbardinoak: Julen Agirrezabala, Iker Hazas * Tronboiak: Darío Núñez, JuanRa Olaizola, Nagore Aizpurua * Tronpak: Jon Altuna, Evelio Pérez, Begoña Arrieta, Susana Plumed * Tronpetak: Unai Sasiain, Iker Uranga, Iñaki Berastegi, Mikel Uranga, Eli Galdos, Ane Galarraga

Xexili + Metal kontzertua

Datorren larunbatean, arratsaldeko 19:30etan Xexili Kontzertua emango dugu, Konbentuan. Musika Patronatuak antolatu duen "Xixiliren aitzakian" zikloaren barruan kokatzen da emanaldia, eta II Metal Ikastaroaren bukaerarekin bat egiten duenez, metaleko instrumentuek protagonismo berezia izango dute bertan.

Bereziki azpimarratu behar da FNUGG BLUE obra. Bertan, Metal Ikastaroko irakasle Luis Orduña bakarlari arituko da tubarekin. Ikustea eta entzutea merezi duen obra horietakoa da, Zumaian oso tartean behin entzun ahal izaten den modukoa. Youtuben dago obraren bertsio polit bat, egilearena berarena:

Hona hemen egitarau osoa:

FANFARRE, ROMANCE Y FINALE.... P. Sparke

TWINS.....................................................J. Haderman

THE PHANTOM OF THE OPERA.......... Lloyd Weber (Mold. Bocci)

FNUGG BLUE (bakarlari: Luis Orduña)......Baadsvik /Giske

¡QUE BONITO ES CUBA! (II Metal Ikastaroko ikasleak)

76 TROMBONES.......................................M. Wilson (Mold. Iwai)

SEE YOU LATER, ALLIGATOR................ R. Guidry (Mold. Woodfield