2009-10-10

UDAZKENEKO METAL IKASTAROA


Aupa musikari:
Hemen gatoz berriz ere METAL IKASTAROAREKIN, Luis Orduña tubajolearen eskutik. Aurrekoan gurekin izan bazinen berriz ere parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu eta izan ez zineten guztoi ere ateak zabalik dituzuela esan nahi dizuegu.
Ikastaro hau guztiontzat zuzendua dago, metalezko instrumentua jotzen dutenentzat nahiz beste instrumenturen bat edo musika instrumenturik jotzen ez dutenentzat ere bai!
Beraz badakizue, metalezko instrumentuen inguruan kuriositatea edukiz gero, ondo pasa nahi izanez gero eta ikasteko gogoa baduzue, jarri gurekin harremanetan eta azaroaren 6an ikusiko gara!!!

No comments: