2009-11-19

Xexili + Metal kontzertua

Datorren larunbatean, arratsaldeko 19:30etan Xexili Kontzertua emango dugu, Konbentuan. Musika Patronatuak antolatu duen "Xixiliren aitzakian" zikloaren barruan kokatzen da emanaldia, eta II Metal Ikastaroaren bukaerarekin bat egiten duenez, metaleko instrumentuek protagonismo berezia izango dute bertan.

Bereziki azpimarratu behar da FNUGG BLUE obra. Bertan, Metal Ikastaroko irakasle Luis Orduña bakarlari arituko da tubarekin. Ikustea eta entzutea merezi duen obra horietakoa da, Zumaian oso tartean behin entzun ahal izaten den modukoa. Youtuben dago obraren bertsio polit bat, egilearena berarena:

Hona hemen egitarau osoa:

FANFARRE, ROMANCE Y FINALE.... P. Sparke

TWINS.....................................................J. Haderman

THE PHANTOM OF THE OPERA.......... Lloyd Weber (Mold. Bocci)

FNUGG BLUE (bakarlari: Luis Orduña)......Baadsvik /Giske

¡QUE BONITO ES CUBA! (II Metal Ikastaroko ikasleak)

76 TROMBONES.......................................M. Wilson (Mold. Iwai)

SEE YOU LATER, ALLIGATOR................ R. Guidry (Mold. Woodfield

No comments: