2009-12-24

San Pedro Abesbatzakoen agurra

Agur t'erdi

San Pedro Abesbatzaren izenean Eguberri zoriontsuak eta Urte Berri On bat opa nahi dizuegu.

Mila esker, aurten burututako ekintza guztiak ahalbidetu dituzuen guztiei. Lehenbizi jakina, korukideei hainbat entsaio eta ekitaldietan parte hartzeagatik, gurekin ekitaldi ezberdinetan parte hartu duzuen guztioi (Beheko Plaza Abesbatza, Txintxarri Abesbatza, ZUMB, Musika Eskolako Dantza Taldea...), nola ez komunikabideei eta Kulturan lan egiten duzuenoi, gure emanaldien berri emateagatik eta hauetan jasotako laguntzagatik. Baleikekoei ere mila esker batez ere gure bloga prestatzen ematen diguten laguntzagatik (http://baleike.com/blogak/spabesbatza/). Eta azkenik gure emanaldietara joan zareten guztioi.


Espero dugu, denon artean, 2010. urtean musika gehiago egitea eta guztion lanari esker bide berriak irekitzea


Besarkada bat


San Pedro Abesbatza

No comments: